Instrumentu-musika

Nadaswaram eta tavil, musika instrumentalaren tradiziozko estiloa.

Instrumentu-musika edo musika instrumentala instrumentuek bakarrik jotzekoa den musika da, ahotsak parte hartzen ez duena.[1] Hauek harizko, zurezko, metalezko eta perkusiozko instrumentuen ordena barne hartzen dute.

Berez, musika instrumentala musika herrikoiaren parte da; musika genero batzuek ahotsa gutxi erabiltzen dute, hala nola, 'post rocka', 'jazza', musika elektronikoa eta musika klasikoaren zati handi bat. Musika komertzialean, zenbait albumek abesti instrumentalak dituzte.

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Developed by StudentB